Gazteontzako lan eskubideen gidaren aurkezpena

Mahai ingurua

14/05/21

‘Gazteontzako lan eskubideen gida’ berritu dute LABek eta Ernaik

ernai-lab

«Gazteriak enpleguetarako sarbidean kontuan izan beharreko hainbat gako eta eduki» azaltzen dituen gida berritu eta plazaratu dute LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak. Datozen asteetan Hego Euskal Herriko hainbat herritan izanen dira hau aurkezten.

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak ‘Gazteontzako lan eskubideen gida’ berritu dute. 2014an atera zuten lehen aldiz elkarlanean gida, eta orain «egungo egoera sozioekonomikora egokitu eta zuzendu» egin dute.

«Pandemiak gazteon egoera drastikoki okertu du. Esaterako, 16.196 gazte langabe daude egun Hego Euskal Herrian. Gainera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan emantzipatzeko batazbesteko adina 30 urtekoa da. Ikasturte hau bereziki zaila izan da ikasleentzat. Eta ezin dugu aipatu gabe utzi konfinamenduek eta haren ondorengo egoerak zein ondorio psiko-sozial izan dituen gugan: depresio eta suizidio tasek gora egin dute, harremantzeko zailtasunak izaten ari gara», adierazi dute ohar baten bidez.

Koronabirusak gazteriaren egoera kolpatu arren, egoerak «egiturazko errealitate bati» erantzuten diola nabarmendu dute. «Gazteok eskulan merkea gara, merkantzia erraza. Gazte langileon esplotazioa emankorra da: esperientzia ezaren izenean edo, praktika kontratu amaigabeei esker gure eskulanaz are gehiago aprobetxatzen dira», adierazi dute.

Gazteontzako lan eskubideen gida

Izena eman!

Covid 19 dela eta, Gaztetxeko osasun-protokoloa jarraitu eta ekintzetarako izena eman beharko da. Izena emateko epea ekintza bera baina astebete lehenago zabalduko da.

*Formulario honen bidez jasotako datuak kudeaketarako erabiliko dira soilik. Ekintza amaitu ostean ezabatuko dira.

Debido al Covid 19, se deberá seguir el protocolo sanitario del Gaztetxe e inscribirse en las actividades. El plazo de inscripción se abrirá una semana antes de la misma actividad.

*Los datos recogidos a través de este formulario son para uso exclusivo de gestón. Se eliminarán una vez finalizada la actividad.

Sentitzen dugu, ez da lekurik geratzen ekintza honetarako!

Lo sentimos, no quedan plazas para esta actividad.

Eskerrik asko! Izen ematea behar bezala bete da.

Muchas gracias! Has reservado plaza correctamente.

AKATS bat egon da izan ematean, saiatu berriro.

Ha habido un ERROR en el registro, prueba otra vez.

Algun campo no esta rellanado o no has metido un email con un formato correcto. Revisalo por favor

Algun campo no esta rellanado o no has metido un email con un formato correcto. Revisalo por favor