Zapalduon memoria ekimenaren aurkezpena

Urriaz geroztik kanpora begirako lana eten dugun arren, martxoan izango dugun egitarau oparoa aurkeztu dugu gaurkoan.

17/02/2021

kartela

Ezohiko egoera bizi dugula maiz entzuten dugu garai hauetan. Pandemiak eta honen kudeaketa ankerrak gure bizitzak hankaz gora jarri ditu. Egoera latza denik ezin dugu ukatu, baina argi dago batzuok ondorio sanitario naiz ekonomikoak jasaten ditugun bitartean, gutxi batzuk irabaziak eta boterea akumulatzen ari direla, errepresioa eta kontrola baliatuz. Gure kasuan, 2020ko urrian jasandako jazarpen poliziala eta aurrerantzean Gaztetxea irekitzeko ziurgabetasuna izan dira, hain zuzen, ordutik hona asanbladaren kanpora begirako jarduna eten izanaren arrazoiak. Hala ere, barrura begira gure lanari eustea erabaki genuen eta, martxoan zehar, lan horren emaitza bat aurkeztera gatoz.

Horretarako, martxoan gurean esanahi berezia duen gai bat hartu dugu ardatz: memoria historikoa. Memoria, oroimena edota historiaren errelatoa, oraina arrazoitzeko ariketa dela deritzogu eta, beraz, arma ideologikoa, boteredunek haien onurarako erabiltzen dutena: gatazka desitxuratuz, iritzia sortuz eta borroka politikoak deslegitimatuz. Sarri ikusten dugu nola darabiltzaten jardun horretan haien esku dauden erraminta guztiak: legedia, komunikabideak, ekoizpen kultural, ikusentzunezko eta literario handiak, eskola curriculuma...

Adibide garbia da Alde Zaharretik eta Gaztetxetik bertatik oso hurbil irekiko duten Terrorismoaren Biktimen Memorialaren proiektua. Hainbat eragile sozialen salaketa-kanpainak piztu ditu eta memoriaren instrumentalizazio saiakera horren aurrean kezkatuta eta interpelatuta sentitu gara geu ere. Orokorrean gizarteak eta, zehazki, guk geuk ditugun hutsuneak identifikatzera ere eraman gaitu: historiaren inguruko ezagutza mugatua eta horri buruzko hausnarketa falta nabaritu ditugu.

Horrela piztu da programazio hau egiteko ideia. Geure hutsuneetatik eta gaitasunetatik, herri honen memoria kolektiboari ale bat eskaini nahi izan diogu, martxoko hilabeteko egitaraua memoria historikoaren ildoari lotuz eta ezagutzak elkarbanatu eta eztabaida kolektiborako erraminta komunak ateratzeko espazio bat irekiz. Erresistentzia ekintza da memoriari eutsi eta bizirik mantentzeko lan egitea. Gertakari eta prozesu historikoak ezagutu beharra dago oraina ulertzeko, kontzientzia sortu eta zabaltzeko, onartzen ez dugun errealitateari aurre egiteko.

Bide batez, aprobetxatu nahi dugu azaltzeko egoera honek gure jarduna eraldatzera behartzen gaituela eta osasun-protokolo bat eratu dugula. Beraz, martxoko hilabetean zehar egongo diren hitzaldi zein proiekzioen aforoa mugatua izango denez, webgune honen bidez hartu beharko dira gonbidapenak: ​www.gasteizkogaztetxea.​com​. Hauek eskuratzeko epea ekintza bakoitza baino astebete lehenago irekiko da. Animatu eta parte hartu!

kartela

Hace ya más de un año desde que la pandemia y la pésima gestión que se ha hecho de esta pusieron nuestras vidas patas arriba. No hay duda de que la situación es complicada, pero queda igualmente claro a favor de quién están jugando quienes ostentan el poder, valiéndose para ello de la represión y el control. En nuestro caso, la represión policial de octubre de 2020 y la falta de seguridad para abrir el Gaztetxe nos han llevado a interrumpir la actividad de puertas afuera, aunque internamente decidimos seguir trabajando. Siendo uno de los resultados de ese trabajo lo que venimos a presentar para el mes de marzo.

Hemos decidido trabajar la memoria histórica, un tema especialmente significativo en el mes de marzo en Gasteiz​, p​orque consideramos que la memoria, el relato de la historia, es una herramienta para comprender el presente y, por tanto, un arma ideológica. Los que tienen el poder utilizan el relato constantemente en su beneficio, distorsionando el conflicto, creando opinión y deslegitimando la lucha política, aprovechando para ello todas las herramientas de las que disponen: legislación, medios de comunicación, grandes producciones culturales, audiovisuales y literarias, curriculum escolar, etc.

Precisamente, entendemos que este es uno de los objetivos que persiguen con el Memorial de Víctimas del Terrorismo que quieren inaugurar próximamente muy cerca de Alde Zaharra y del propio Gaztetxe. En respuesta, diversos agentes sociales y memorialistas han puesto en marcha una campaña de denuncia. Desde el Gaztetxe, nos preocupa y nos sentimos interpeladas por este intento de manipulación e instrumentalización del relato del pueblo. También nos ha llevado a pensar que, la sociedad en general, como en nuestro caso particular, el conocimiento que tenemos sobre nuestra historia y la profundidad del debate sobre la memoria es limitado.

Por eso, desde nuestras propias carencias y capacidades, hemos querido dedicar un espacio a la memoria colectiva en el mes de marzo, un espacio en el que compartir conocimientos y herramientas para el debate colectivo. Creemos que trabajar para mantener viva la memoria es un acto de resistencia y una herramienta para conocer los hechos y procesos históricos y así poder confrontar la realidad que no aceptamos.

Por último, esta situación nos obliga a transformar nuestra actividad y hemos establecido un protocolo sanitario. Por lo tanto, como el aforo será limitado en las conferencias y proyecciones, hay que apuntarse en la web www.gasteizkogaztetxea.com. El plazo para apuntarse se abrirá una semana antes de cada evento. Animatu eta parte hartu!