Lehertu Gasteiz prentsaurrekoa

Gasteizko eragile desberdinak elkartu gara okupazioa babesteko eta Maiatzaren 15eko mobilizaziora deitzeko asmotan.

18/03/2021

kartela

Gaurkoan, laranjaz tintatu dugu plaza hau okupazioari aurpegiak, istorioak edota koloreak jartzeko asmotan. Asteak daramatzagu Gasteiz zenbakiz betetzen, ekuazio handi baina ez oso konplexu batekin. Ez al dituzue zenbaki hauek zuen kaleetan ikusi?

O+K+U+P+A+Z+I+O+A
16+11+22+17+1+27+9+16+1 = 120

Eta zenbakiekin jarraituz, beste batzuk emango ditugu jakitera gaurkoan: 115.367 etxebizitza daude Gasteizen, horietako 9.470 hutsik eta beste 2.200 salgai. Beste modu batean esanda, 10 etxebizitzatik bat hutsik dago.

Zenbaki gehiago. Gasteizen 255.052 pertsona inguru bizi gara, eta momentu honetan 115.367 etxebizitza daude hirian. Horrek esan nahi du bi pertsonentzako etxebizitza bat dagoela. Bien bitartean, eta nahiz eta gure egunerokotasuna hankaz gora jarri duen pandemia baten erdian egon, desalojoak, etxe hutsak, prezioen gorakadak, espekulazioa... etengabekoak dira.

Argi eta garbi esan nahi dugu: gure hirian ez da etxebizitza eskubidea bermatzen ezta errespetatzen ere. Langileriaren bizi baldintzak krisiaren aitzakipean okertzen doazen heinean, gaur hemen bildutakook argi dugu oinarrizko eskubideak ezin direla soldata baten menpe egon. Oinarrizko eskubideak bermatu egin behar dira.

Kapitalismoak oinarrizko eskubideekin negozioa egiten jarraitzen duen bitartean, gure hautua, hizki larriz, OKUPAZIOA da. Tresna bezala ulertzen dugu okupazioa, gu guztion bizitzak duintasunez betetzeko ezinbesteko tresna. Okupazioaren kontrako kriminalizazio kanpaina izan da azkenaldiko ikuskizunetako bat, beldurra sartzeko iragarkiak, legeen gogortzea... Finean, medio konbentzionaletan gu geu, langileria, okupazioaren biktimak izan gaitezkeela diote, ogia erostera irten eta bueltan etxea gal dezakegula. Baina horrek ez du zentzurik.

Elkartasunean oinarritutako mundu baten alde borrokatzen dugun heinean, etxebizitzaren arazoari ere aurre egin nahi diogu, eta horren atzean gure oinarrizko beharretatik negozioa egiten dutenak seinalatzea dagokigu. Gero eta etxebizitza gehiago metatzen dituztenak dira horiek, baina argi izan dezatela: benetako beharrak ditugunok hauek berreskuratuko ditugu.

Okupazioa langile klaseak dugun tresna da. Etxebizitza ordaintzerik ez dugunean (soldata baxuak, langabezia, lan prekarioenak...), hau berreskuratzeko balio dezakeen tresna. Inork ez du kalean bizitzea merezi. Inork ere ez. Eta instituzioek bermatzen ez dutena, guk bermatu behar dugu.

Era berean, jabetza pribatuaren aurkako bala zuzena da okupazioa. Bankuek, funts putreek... etxebizitzak negozioa egiteko erabiltzen dituzte, kapitala bezala erabiltzen dituzte etxeak, dirua irabazteko beste medio bat bezala besterik ez. Guk, ordea, oinarrizko baliabide gisa ulertzen dugu etxea.

Azken hilabeteetan hainbat izan dira Gasteizko udalak poliziaren laguntzaz eta jabe handi horien interesei men eginez erasotutako gune okupatuak: Gasteizko gaztetxearen itxiera saiakera, Olarizuko auzokideen kontrako jazarpen krudela eta etxeak botatzeko asmoa, Talkako bigarren okupazioaren itxiera, langileen desalojo saiakerak... Argi diogu erasotutako espazio bakoitza defendatuko dugula, eta desalojo bakoitzaren ondoren, okupazio berri bat, eta beste bat, eta beste bat... etorriko dela.

Horregatik dei egiten dugu Maiatzaren 15ean gauzatuko dugun mobilizaziora, baita bitartean egongo den egitarauan parte hartzera ere.Gure kemena geldiezina da, ilusioz, gogoz eta indarrez LEHERTUKO DUGU GASTEIZ! Gora okupazio mugimendua!

kartela

Hoy, hemos teñido esta plaza de naranja con la intención de ponerle caras, colores e historias la okupación. Llevamos semanas llenando Gasteiz de números, con una ecuación enorme pero no muy compleja ¿Habéis visto estos números en vuestras calles?

O+K+U+P+A+Z+I+O+A
16+11+22+17+1+27+9+16+1 = 120

Y continuando con números, vamos a dar a conocer otros: hay 115.367 viviendas en Gasteiz, de las cuales 9470 están vacias y 2200 en venta. Dicho de otro modo, 1 de cada 10 viviendas está vacía.

Más números. En Gasteiz vivimos cerca de 255.052 personas y en este momento hay 115.367 viviendas en la ciudad. Eso quiere decir que hay una vivienda para cada dos personas. Mientras tanto, y a pesar de encontrarnos en medio de esta pandemia que ha puesto nuestra vida cotidiana patas arriba, los desalojos, las casa vacías, el aumento de los precios, la especulación... son incesables.

Queremos decir alto y claro que en nuestra ciudad ni se respeta ni se garantiza el derecho a la vivienda. Mientras las condiciones de vida de los y las trabajadoras se deterioran constantemente bajo el pretexto de la crisis, quienes nos hemos reunido hoy aquí tenemos claro que los derechos básicos no pueden depender del salario. Los derechos básicos se tienen que garantizar.

Mientras el capitalismo sigue haciendo negocio con nuestros derechos, nuestra elección es la OKUPACIÓN. Entendemos la okupación como una herramienta indispensable para una vida digna. Uno de los últimos espectáculos al que nos hemos visto expuestas ha sido la criminalización de la okupación mediante una campaña de desprestigio y miedo, así como el endurecimiento de leyes. Los medios convencionales dicen que nosotras mismas, los y las trabajadoras, podemos ser víctimas de la okupación, que podemos salir a comprar el pan y al volver haber perdido la casa. Pero eso no tiene ningún sentido.

En la medidad en la que luchamos por un mundo basado en el apoyo mutuo y la solidaridad, tambien le queremos hacer frente a a la problemática de la vivienda, y por tanto, nos corresponde señalar a quienes hacen negocio con nuestras necesidades básicas. Señalar a quienes acumulán cada vez más viviendas. Que les quede claro: las recuperaremos.

La okupación es la herramienta de la que dispone la clase trabajadora. Cuando no tenemos como pagar una casa (sueldos bajos, desempleo, trabajos precarios...) es la herramienta que esta a nuestra disposición. Nadie merece vivir en la calle. Nadie. Y lo que no garantizan las instituciones lo tenemos que garantizar nosotras.

De la misma manera, la okupación es una bala que va directa al corazón de la propiedad privada. Los bancos, los fondos buitre...utilizan la vivienda para hacer negocio, utilizán las casa como capital, como otro medio más para ganar dinero. Nosotras, sin embargo, entendemos la casa como un recurso básico.

Los últimos meses han sido varios los espacios okupados que han sido atacados por el Ayuntamiento de Gasteiz con la ayuda de la policía, como siempre, en favor de los intereses grandes propietarios: el intento de cierre del Gaztetxe de Gasteiz, la intención de desalojo y acoso continuo a las vecinas de Olarizu, el desalojo de Talka, repetidos intentos de desalojo de trabajadoras... Queremos dejar claro, que vamos a defender cada espacio y que después de cada desalojo vendra otra ocupación, y otra, y otra, y otra más.

Por eso hacemos un llamamiento a la mobilización del 15 de Mayo, y os animamos a participar progamación que realizaremos. Nuestra fuerza es imparable, con ilusión, ganas y fuerza vamos a hacer estallar Gasteiz. LEHERTU GASTEIZ! Gora okupazio mugimendua!