Lehertu Gasteiz ekuazioa eta ekintzak

Gasteizko eragile desberdinak elkartu gara okupazioa babesteko eta Maiatzaren 15eko mobilizaziora deitzeko asmotan.

27/04/2021

kartela

Asteak daramatzagu Gasteiz zenbakiz betetzen, ekuazio handi baina ez oso konplexu batekin. Ez al dituzue zenbaki hauek zuen kaleetan ikusi?

O+K+U+P+A+Z+I+O+A
16+11+22+17+1+27+9+16+1 = 120

Eta zenbakiekin jarraituz, beste batzuk emango ditugu jakitera gaurkoan: 115.367 etxebizitza daude Gasteizen, horietako 9.470 hutsik eta beste 2.200 salgai. Beste modu batean esanda, 10 etxebizitzatik bat hutsik dago.

Zenbaki gehiago. Gasteizen 255.052 pertsona inguru bizi gara, eta momentu honetan 115.367 etxebizitza daude hirian. Horrek esan nahi du bi pertsonentzako etxebizitza bat dagoela. Bien bitartean, eta nahiz eta gure egunerokotasuna hankaz gora jarri duen pandemia baten erdian egon, desalojoak, etxe hutsak, prezioen gorakadak, espekulazioa... etengabekoak dira.

Argi eta garbi esan nahi dugu: gure hirian ez da etxebizitza eskubidea bermatzen ezta errespetatzen ere. Langileriaren bizi baldintzak krisiaren aitzakipean okertzen doazen heinean, gaur hemen bildutakook argi dugu oinarrizko eskubideak ezin direla soldata baten menpe egon. Oinarrizko eskubideak bermatu egin behar dira.

kartela

Llevamos semanas llenando Gasteiz de números, con una ecuación enorme pero no muy compleja ¿Habéis visto estos números en vuestras calles?

O+K+U+P+A+Z+I+O+A
16+11+22+17+1+27+9+16+1 = 120

Y continuando con números, vamos a dar a conocer otros: hay 115.367 viviendas en Gasteiz, de las cuales 9470 están vacias y 2200 en venta. Dicho de otro modo, 1 de cada 10 viviendas está vacía.

Más números. En Gasteiz vivimos cerca de 255.052 personas y en este momento hay 115.367 viviendas en la ciudad. Eso quiere decir que hay una vivienda para cada dos personas. Mientras tanto, y a pesar de encontrarnos en medio de esta pandemia que ha puesto nuestra vida cotidiana patas arriba, los desalojos, las casa vacías, el aumento de los precios, la especulación... son incesables.

Queremos decir alto y claro que en nuestra ciudad ni se respeta ni se garantiza el derecho a la vivienda. Mientras las condiciones de vida de los y las trabajadoras se deterioran constantemente bajo el pretexto de la crisis, quienes nos hemos reunido hoy aquí tenemos claro que los derechos básicos no pueden depender del salario. Los derechos básicos se tienen que garantizar.

Honekin batera Lehertu Gasteiz dinamikaren berruan egitarau oparo bat burutu dugu. Hemen aurkezten dugu egitarauaren nondik norakoa. Baita aurreko astean izan genuen tertuliaren ondorio eta laburpena.

A su vez, también presentamos la programación que hemos realizado desde la dinámica de Lehertu Gasteiz. Aquí os presentamos el planteamiento de la programación. Tambien un resumen y algunas conclusiones de la tertulia que se celebró la semana pasada.

Etxebizitza problematika, tertulia ez mistoa
kartela